Txirrindularitza

Eskolen mailako Altsasu Saria lasterketa igandean

Guaixe 2020ko ira. 10a, 15:56
Burunda Txirrindularitza Taldeko txirrindulariak.

Eskolen mailako proba jokatuko da Altsasun, igandean, goizeko 10:30etik aurrera Iortia plazan eta inguruetan

Burunda Txirrindularitza Klubak antolatuta, igandean eskolen mailako Altsasuko Saria jokatuko dira Altsasun. Goizeko 10:30ean ginkana probak izanen dira Iortia plazan, eta ondoren txirrindularitza lasterketen txanda izanen da, betiko zirkuituan. Irteera eta helmuga Portuko okindegiaren ondoan egongo dira. Pandemia dela eta, segurtasun neurri guztiak beteko ditu Burundak.