'Altsasu' telesailerako castinga

Guaixe 2020ko ira. 10a, 18:07

'Altsasu' telesaila grabatuko dute irailaren 21etik urriaren 24ra, eta boluntarioak behar dituzte.

ETB1k denboraldi berrirako Altsasu Auzian oinarritutako telesaila aurkeztu zuen, eta telesailean parte hartzeko boluntarioak behar dituztela zabaldu dute. 20 eta 60 urte bitarteko gizon eta emakumeak bilatzen ari dira. Castingean parte hartzu nahi duenak castingaltsasu@gmail.com epostara bere datuak eta argazki bat bidali behar ditu. Filmaketa irailaren 21etik urriaren 24ra izanen da.