Denboraldi berrirako prest

Guaixe 2020ko ira. 15a, 10:40

Iortia kultur gunearen denboraldi, aurreko denboraldian osasun krisialdiagatik bertan behera utzitako emanaldiak eta proposamen berriak daude. Bihar ordutegi berriarekin hasiko dira, eta hilaren 24an zinema sasoia hasiko da 

Antzerkia, dantza, musika, haurrendako zein helduendako, Iortia kultur gunearen denboraldi berrian gustu gustuetarako emanaldiak aurreikusi dituzte. Aurreko denboraldia bat-batean bukatu behar izan zuten, osasun krisialdiagatik zela eta. Hortaz, martxotik aurrera bertan behar utzitako ikuskizunak birprogramatu dituzte. Bihartik aurrera Iortia kultur guneak 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era ordutegia izanen du. Liburutegia ere neguko ordutegiarekin hasiko da: 14:00etatik 20:00etara.

Ikuskizunen deboraldi berria Iortia Antzerki Tailerreko Ya es la hora antzezlanarekin hasiko da. Apirilean egitekoa zen, baina osasun krisialdiagatik bertan behera gelditu zen. Zinema denboraldia hilaren 24an hasiko da Padre no hay mas que uno 2 filmarekin. Guztira 12 film proiektatuko dituzte denboraldi honetan. Gaurkotasunezko filmak areto nagusian eskainiko dituzte ostegunetan 19:00etan, ostiraletan 22:00etan eta igandetan 19:30ean. Forum filmak areto txikian izanen dira ostegunetan 19:00etan eta igandetan 19:40ean. Lehenengo filma Las niñas izanen da. Familiarteko filmak igandetan, 17:00etan, izanen dira eta lehenengo filma Trasto euskaraz izanen da. 

Iortia kultur gunean osasun segurtasun neurri guztiak jarraituko dira. Besteak beste, edukiera mugatzea, maskara janztea eta eskuak garbitzea.