Omenaldi zaporeko emanaldia

Guaixe 2020ko ira. 14a, 12:10

Haize Berriak bandak kontzertua eskaini zuen atzo, Mielotxin folk taldearekin eta Lauarin konpainiako dantzariekin batera. Besteak beste, Angel Iriarte 'Potaje' akordeoilari altsasuarraren zenbait abesti interpretatu zituzten. Izan ere, Mielotxinek disko batean sartu zituen altsasuarraren abestiak. Haize Berriak-ek errepertorioa mustu zuen.