Burunda pilotalekua araudira egokitzeko hainbat lan eginen dira

Guaixe 2020ko ira. 22a, 10:35
Josefina Arreegi klinikaren 25. urteurren ospakizunean frontoia bete egin zen.

Altsasuko Udalak lanak emateko deialdia egin du. 91.581,64 euroko inbertsioa eginen du udalak. Behin lanak emanda enpresa hartzaileak 30 egun izanen ditu haiek despeditzeko.

Burunda frontoia 1954ko irailaren 14an mustu zen. Baina ez du irekitzeko lizentziarik. Irregulartasun larri hori lehenbailehen konpondu nahi du Altsasuko Udalak. Hori lortzeko eta, bide batez, Nafarroako Gobernuaren Babes Zibilaren eskakizuna bete ahal izateko, Altsasuko Udalak zenbait aldaketa eginen ditu erakinean. Esaterako, harmailetako pasabideak edo ebakuazio bideak zabaldu egin behar dira. Horretarako, harmaila erdian dauden bideetako bi aldeetako ilara guztietako aulki bana kenduko da, eta ertzetako bideetan beste bat. Horrekin batera, ate bat ere aldatuko dute. 

Aldi berean, kantxaren ondoko aldean aldagela edo komun egokiturik ez dago. Irisgarritasun-araudira egokitzeko arkitektura oztopoak kenduko ditu udalak. Horrekin batera, kirola egiteko espazioa ere hobetu nahi du Altsasuko Udalak. Horregatik kantxako zoladura leunduko du. Asfalto natural urtukoa da eta pilotari punpa arraroak eginarazten dizkion irregulartasunak ditu. 

885
Horiek dira Burunda frontoian gaur egun sar daitezkeen pertsonak.