Birziklatzearen artea

Guaixe 2020ko ira. 22a, 13:20

Yoli Arnedok Altsasun duen tailerrean egindako lanen erakusketa mustu zuen ostiralean Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Kultur gunean egiten den osasun krisialdiaren konfinamenduaren ondorengo lehenengo erakusketa da. Urriaren 2ra arte egonen da. 

Material eta altzari zaharrak hartu eta bizi berri bat ematen die Yoli Arnedok bere tailerrera joaten diren pertsonekin batera. Hainbat teknika erabiltzen ditu, eta urtero estilo berriak proposatzea gustatzen zaio. 

Ostiralean erreportajea Guaixe Astekarian.