Enrique Zelaia Manuel Lekuona Saria irabazteko hautagai

Guaixe 2020ko ira. 29a, 09:20
Enrike Zelaia 2015ko Nafarroako Folklore Egunean. ARTXIBOA

Urriaren 4ra arte, igandea, aukeratu daiteke Manuel Lekuona 2020 Sariaren irabazlea Eusko Ikaskuntzaren webgunean. 

Manuel Lekuona Saria 1983. urtea sortu zen, sorkuntza, ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko. 2020ko edizioan zortzi hautagaitza aurkeztu dira: Aranzazu Amezaga Iribarren historialaria, Teresa Catalan Sanchez konpositore eta musika irakaslea, Xabier Egaña Albizu ilustratzaile eta sortzaile plastikoa, Jose Ramon Etxebarria Bilbao ingeniari eta euskalzalea, Blanka Gomez de Segura buztingile artisaua, Felix Ibarrondo Ugarte musikara, Koldo San Sebastian historialaria eta Enrike Zelaia folklorista eta akordeoilari altsasuarra. Urriaren 4ra arte Manuel Lekuona Sariarako Enrike Zelaiaren hautagaitza bozka daiteke Eusko Ikaskuntzaren webgunean

Fran Idareta Goldaracenak aurkeztu du Zelaiaren hautagaitza. Bi ekintza nagusi aipatu ditu Idaretan hautagaitzaren defentsan: euskal kulturaren eta euskararen alde 1960ko hamarkadan egin zuen ohiturak berreskuratzeko lana eta musika ekintza. Besteak beste, Zelaia Altsasuko inauteriak, Santa Ageda, Festak, Feriak, Erkuden eta abar berreskuratzeko eta ohituran oinarritzeko lana egin zuen. Musikaren aldetik, Zelaiak 170 lan baino gehiago konposatu ditu, eta haietatik hogeita bat Altsasuri aipamen egiten dizkie. Bestetik, euskal herri swing kontzeptua nabarmentzen du Idaretak, Zelaiak sortutako kontzeptua.