Atletismoa

Onddo lasterketa bertan behera uztea erabaki du Dantzaleku Sakana klubak

Guaixe 2020ko ira. 29a, 12:00

Altsasuko ferietan jokatzen den lasterketa herrikoia ez da jokatuko klubak parte hartzaileen segurtasuna ezin dutelako bermatu

Onddo Lasterketa Altsasuko Ferietako larunbat goizeko klasikoa da. Aurten, lehenik eta behin, 41. Eskola Arteko Krosa zen jokatzekoa, eta, ondoren, Onddo Lasterketa, udazken koloreekin margotua eta onddoz josia egoten den Altsasuko paraje, xenda eta baso ederretan barna. Baina COVID-19 pandemia dela eta, proba herrikoia bertan behera uztea erabaki du Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak, parte hartzaileen segurtasuna ezin dutelako bermatu, eta elkartasuna azaldu diete gaixotasun hau pairatu dutenei. “Heldu den urtean berriro elkarrekin lasterketa hauek egiteko itxaropenarekin, eta denon artean egoera hau gaindituko dugulakoan, ohar honen bidez gure elkartasuna adierazi nahi diegu pandemia egoera honengatik kaltetuak izan diren pertsona eta familia guztiei” dio Dantzaleku Sakanako oharrak.