Berezko toki izenak jakin ez eta izen berriak asmatzen zirela kezkatuta, Santi Zelaiak 1982an Altsasuko dermioa mapa argitaratu zuen. Han herriko toponimiaren berri eman zuen. Baina altsasuarren artean herriko toki izenen ezagutza zabaltzeko bere ahaleginean Zelaiak hainbat tokitan bertako izena zein zen zizelkatuta utzi zuen. Zelaia "pozik" zegoen gazte askok berarengana jo zuelako. Hala ere, kezka zuen, "gure lurraz asko zekiten pertsonak hil direla ikusten dudanean".