Ibarrea industrialdean zegoen Isphording Hispania SA (gaur egun Altsasuko Kooperatiba) bere lantegia handitzeko pabiloi berria eraikitzen ari zen. Zuzendaritzak erabaki zuen Alemaniako ekoizpena Altsasura ekartzea. Handitutako lantegian Alemanian erabilitako makina eta tresneria berria jartzekoak ziren. Lanak 1996ko urte hasierarako despeditzea eta 40 lanpostu berri sortzea aurreikusten zuen enpresak.