'Anderea' filma aurkeztuko du Yoli Mazkiaranek

Guaixe 2020ko ira. 30a, 11:14

Bihar, urriak 1, 20:00etan, Nafarroako Filmotekan Mariren inguruko dokumentala mustuko du zinemagile altsasuarrak. 

Bost urte eta Euskal Herriko hamaika txoko. Yoli Mazkiaran altsasuarrak bakarrik egin du Anderea Mariren figura aztertzen duen film dokumentala. Bihar, urriak 1, osteguna, 20:00etan, mustuko du Iruñeko Nafarroako Filmotekan. Gainera, Mazkiaranek aurkezpena eta solasaldia eginen du. Dokumentalak bi bertsio ditu, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, eta Iruñean gaztelaniaz proiektatuko dute. Sakanan aurkeztea aurreikusten du. Altsasun, esaterako, bi hizkuntzatan ematea pentsatu du. Dokumentalaren bidez Anbotoko damaren hausnarketa sakona egiten da eta horretarako Mazkiaranek ospe handiko ikerlariei elkarrizketak egin dizkie, tartean Juan Inazio Hartsuaga, Jose Ramon Zubimendi, Peio Zabala eta Enrike Zelaia altsasuarra. 

'Anderea' dokumentalaren inguruko erreportajea ostiralean Guaixe Astekarian.