Adinekoen Egunean pentsio duinen aldeko kontzentrazioa

Guaixe 2020ko urr. 1a, 15:33

Pentsio duinen aldeko kontzentrazioa Zumalakarregi plazan izanen da gaur. Astelehenean, 12:00etan, udaletxe parean.

Gaur, 19:00etan, Zumalakarregi plazan. 

Sakanako Pentsiodunen, Erretiratuen eta Adinekoen Koordinakundeak deituta eginen da elkarretaratzea. Aldarrikatuko dute, alde batetik, pentsioak Kontsumoko Prezioen Indize errealaren arabera eguneratzea. Horrkein batera, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa exijituko dute. Gainera, Nafarroako Gobernuak pentsioen osagarria eman dezala eskatuko dute, horrela pentsioak 1.080 eurora iritsi arte. Aldi berean, etorkizunean pentsio duina izateko egungo langileek gutxienez, 1.200 euroko soldata izatea. Azken batean, koordinakundeak pentsio duin eta publikoen sistema izatea bermatu nahi du.