Auziari buruzko telesailerako figuranteak behar dituzte

Guaixe 2020ko urr. 1a, 19:03
Telesaileko materiala Gure Etxea eraikinaren inguruan.

Interesatuek izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia castingaltsasu@gmail.com e-posta helbidera bidali behar dute.

Baleuko ekoiztetxea ETBrendako Altsasu auziari buruzko telesaila grabatzen ari da. Joan den astean hasi ziren eta hilaren 24ra arte arituko dira egiteko horretan. Altsasuko auziak erantzun handia izan du herrian eta horregatik telesailerako figurante asko behar dituzte. Ekoiztetxetik 18 eta 60 urte arteko jendea figurante gisa izena ematera animatu dute. Telesailak bertatik bertara nola grabatzen diren ezagutzeko aukera da ere.