Ikus-entzunezko Gozamenez sariak

Guaixe 2020ko urr. 2a, 12:00

Aurreko edizio bateko lan baten irudia.

Gaur, 18:00etan, banatuko dira Intxostiapunta gazte gunean.

Gozamenez film laburren lehiaketara bost lan aurkeztu ziren. Haietakoren baten aldeko botoa Altsasuko Udalaren www.altsasu.eus webgunearen bidez izena emateko aukera bukatu eta gero, bozketaren emaitzak ezagutzeko garaia iritsi da. 12 eta 30 urte arteko gazteek zuten botoa emateko aukera eta haiek dira hiru sariak banatuko dituztenak: banakako lan onenari (70 euro), talde lan onenari (250) eta botoen bidez erabakiko den publikoaren saria (100 euro).

Lehiaketara aurkeztu diren lan guztiak honako galderari erantzun behar zioten: Nola gozatzen eta disfrutatzen duzu? Lehiaketaren bidez nahi zen 12 eta 25 urte arteko sakandarrek sexualitateari buruz hausnartzea eta haren gainean ditugun hainbat ideia eta ikuspuntu adieraztea.