30 urte ez dira urtero betetzen

Guaixe 2020ko urr. 2a, 14:30

Altsasuko Gaztetxearen XXV. urteurrenaren txupinazoa. ARTXIBOA

Urriaren 5ean, astelehenean, Altsasuko Gaztetxea okupatu zutenetik 30 urte beteko dira, eta ospatzeko Gazte Asanbladak urteurren egitaraua prestatu du. Astelehenean txupinazoa botako dute, eta aste osoan zehar ekimenak izanen dira

Egoera berezia bada ere, Altsasuko Gaztetxeak gaztetxearen XXX. urteurrenerako 'Guztion indarraz, harrotu sugarra' lelopean egitaraua antolatu du. Ekimenak astelehenean, urriaren 5ean, 19:30ean, txupinazoarekin. Ondoren, bertso auzatea eginen dute. Asteartean, arratsaldean, mural margoketa eginen dute eta asteazkena asanblada eginen dute. Urteurren egitarauak Gaztetxeko belaunaldien inguruko mahai inguru batekin jarraituko du, eta ostiralean pintxo potea eginen dute eta argazki erakusketa mustuko dute.