'Zaldi Urdina' antzezlana Altsasun

Guaixe 2020ko urr. 6a, 09:30

Sakanako BERRIAlagunek Sakanako Mankomunitatearekin batera Artedrama, Axut! eta Dajabu konpainien antzezlana antolatu dute urriaren 24rako, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean

Zaldi Urdiana antzezlana Justo Arriolak idatzitako A los pies del caballo liburuan oinarrituta dago. Euskal Herrian drogaren eta, bereziki, heroinaren inguruko ikerketa egin zuen idazleak, eta gidoigileek gaur egungo egoerarekin uztartu dute. Ainger 17 urteko mutil gaztea eta Amets 22 urteko arreba dira protagonistak. Sakanako Berrialagunei eta  esker Altsasuko Iorita kultur gunean izanen da. Sarrerak dagoeneko salgai daude Iortia kultur gunearen lehiatilan eta webgunean: BERRIAlagunek aurretik 10 euro eta egunean bertan 12 euro; sarrera orokorrak aurretik 12 euroko prezioa du, egunean bertan 14 eurokoa. Irabazitakoa BERRIA Fundazioarendako izanen da. 

Guaixe Fundazioak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketan parte hartzeko azken eguna urriaren 19a izanen da. Parte hartzeko argibide guztiak: Zaldi Urdina zozketa