Behintzat, booktubeak egiteagatik Maria Markotegi saria irabazi zuen eta laster Artefaktu ETBko saioan aterako da
1. Zer da booktube bat?
Liburu baten laburpen txiki bat egitea da, bideoaren bidez. Liburuari promozio pixka bat emateko balio du ere. Lehenengo liburua irakurri behar duzu, noski, eta gero zatika grabatu behar duzu. Zatiak editatzen dira eta bideoa Internetera igotzen da. Nik lagun baten laguntzarekin editatu nuen.
2. Nola hasi zinen booktubeak egiten?
Ikastolan antzeko proiektu bat egiteko proposatu ziguten, eta proposamen horretatik hasi nintzen.
3. Eta proiektu horretan egindako bideoa Sakanako Mankomunitateko Maria Markotegi literatura sarietara aurkeztu zenuen?
Lehenengo booktubea grabatu nuen, proiektu bat bezala, eta gero Maria Markotegin booktubeak egiteko aukera zegoela esan zidaten eta egin nuen. Ez nuen irabaztea espero.
4. Zein libururen booktubea egin zenuen?
Izu-Izua Jokin de Pedro idazlearena. Nik aukeratu nuen liburua, ez zidaten ikastolan bidali.
5. Zergatik aukeratu zenuen liburu hori?
Misteriozko liburu bat zela esan zidaten, eta jakin nahi izan nuen ea zer moduzkoa zen. Horregatik aukeratu nuen.
6. Zein da booktube arrakastatsu bat egiteko sekretua?
Bada ez dakit. Liburua ongi jakitea eta ongi adierazten jakitea. Baina ez da asko jakin behar. Hitz egiteko modua eta nahi gabe atera zitzaidan. Ez nuen inon ikasi.
7. Irakurtzea eta literatura gustatzen zaizu?
Bai. Irakurtzea baino, idaztea gustatzen zait gehiago. Iaz ere ipuin labur bat idatzi nuen eta Maria Markotegi Sarira aurkeztu nuen. Irabazi nuen. Beti aurkezten saiatzen naiz.
8. Booktubeak egiten jarraitu duzu edo jarraituko duzu?
Suposatzen dut baietz; ziur baietz. Ideia polita da. Oraindik ez dut ongi pentsatu, baina agian beste motatako bideoak egiten ausartzen naiz ere. Baina oraindik ez dakit.
9. Nola izan zen kameraren aurrean jartzea?
Lotsa handia izan nuen. Bideoak grabatu nituen, gero grabatu nituen eta lotsa handia eman zidan. Gero ez dut asko ikusi. Ikastolan jarri zuten, ikaskide guztien aurrean, eta lotsa handia eman zidan. Lotsa gainditu behar dut oraindik.
10. Zer esan dizute gurasoek? Eta lagunek?
Gurasoek oso ongi dagoela esan didate. Baina oso gazte naiz oraindik. Lagunek oso ongi landuta dagoela esan didate. Lagunetako batzuek ere parte hartu zuten Maria Markotegi Sarian.
11. Etorkizunean pentsatu duzu zer nahi duzun izan?
Ziur letrak ibilbidea aukeratuko dudala. Psikologiaren munduaren inguruko zerbait egin nahiko nuke.