Meategien historia flamenkoaren eta euskal kulturaren bidez

Guaixe 2020ko urr. 7a, 09:33

'Burdina. Hierro' ikuskizunaren une bat. ADRIANA BILBAO

'Burdina. Hierro' Adriana Bilbao dantza konpainiaren lan berria izanen da larunbatean, urriak 10, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean

Flamenkoaren eta euskal kulturaren bidez Burdina. Hierro ikuskizunak meategien eta industriaren iragana oroitzarazten du. Emanaldian dantza eta musika uztartzen dira: Beñat Achiaryk ahotsa jartzen du, Adriana Bilbaok flamenkoa, Raul Micok kantea, Guillermo Guillenen gitarra, Michel Queuillek pianoa eta Luis Mariano Casillas, Ander Ezeiza eta Koldo Plazas harri zulatzaileak dira. Tradizioa eta berrikuntzaren arteko ikuskizun bat da. Larunbatean, urriak 10, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da. Gallartara iristen den Andaluziako emakume baten istorioa kontatzen du ikuskizunak.