Altsasuko Arte Azoka mustuko dute gaur

2019ko Altsasuko Arte Azoka. ARTXIBOA

Feriarik gabeko arte azoka izanen da aurtengoa. Sakanako 22 artisten lanen erakusketa izanen da Iortia kultur gunea gaurtik urriaren 30era arte. Artista gonbidatuak izanen dira ere.

Altsasuko Feriekin batera, duela bederatzi urte Arte Azoka antolatzen du Artebide elkarteak. Aurten, COVID-19 birusak eragindako osasun krisialdiagatik egoera berezia den arren, gaur, ostirala, 19:00etan, Altsasuko IX. Arte Azoka mustuko dute. Urriaren 30era arte egonen da Iortia kultur gunearen erakusketa gelan. 

Sagri Mauleon, Maite de Miguel, Maider Percaz, Jokin Kale, Helena Santano, Argine Berastegi, Ana Goikoetxea, Rosa Arnanz, Patricia Paats, Manolita Thunders, Yolanda Mazkiaran, Jule Kosta, Angel Antonio Agirre, Joseba Salegi, Koldo Arnanz, Rivera Lauria, Chuffi, Susana Anguiano, Adela Sanchez, Arturo Arrizabalaga, Josetxo Crespo eta Txupo Poyo artista sakandarren lanek osatzen dute 2020ko Altsasuko Arte Azoka. Carmen de Ayora, Felix Ortega, Klaus Armbruster, Cabeza de Artista, Jaime Roque eta Xabier Celestino Muñiz gonbidatutako artistek osatzen dute kartela.