Larreen eta herri-lurren gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea zehaztuta

Guaixe 2020ko aza. 5a, 13:16
Altsasuko ikuspegia.

Azaroaren 27an bukatuko dela larreen eta herri-lurren gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak aditzera eman du azaroaren 27an bukatuko dela larreen eta herri-lurren gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabank-eko edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Bestetik, helbideratutako ordainagiriak larunbatean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Abenduaren 31ra arte atzeratzeko baimena emanen da, baina horretarako aldez aurretik alkatetzaren aurrean eskaera arrazoitua eginda, bermerik eman gabe eta berandutze interesik sortu gabe, betiere eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baditu geroratzea onartzearekin batera eta egoera horri eusten badio atzerapenak indarrean dirauen bitartean.