'El amor necesita tiempo para matar' filma aurkeztuko du Txuspo Poyok

Guaixe 2020ko aza. 4a, 10:45
Txuspo Poyo artxiboko argazki batean.

Ostiralean, azaroak 6, 20:00etan, artista altsasuarraren filmaren mustutzea izanen da Iortia kultur gunean. Emanaldia Artebide elkarteak antolatu du, Altsasuko Arte azokaren barruan. 

Arte Azoka erakusketa urriaren amaieran bukatu zen, baina aurtengo nobedade bezala Artebide elkarteak Txuspo Poyo artistaren film berriaren aurkezpena antolatu du. Etzi, ostirala, 20:00etan, izanen da, Iortia kultur gunean. Gonbidapenak kultur gunean bertan har daitezke. Txuspo Poyoren lan bat da, eta Manola Thunders, Josemari Morcillo eta Mabi Revuelta artistek parte hartu dute. Juantxu Beloki argazki zuzendaria da, argazkiak Iñaki Eskubirenak dira eta musika Ibon RGek eta Filipe Felizarlok egin dute. Sarrera doanekoa da, baina gonbidapena hartu behar da kultur gunearen webgunean