Memoria historikoarekin hitzordua

Guaixe 2020ko aza. 4a, 09:48
'Vidas enterradas' antzezlanaren une bat. UTZITAKOA

Larunbatean, azaroak 7, 19:30ean, Iortia kultur gunean, 'Vidas enterradas' antzezlana izanen da. Nahasten diren sei bakarrizketen bidez 1936ko Estatu Kolpeko eta Frankismo garaiko biktimen istorioak azaltzen dira.

Espainiako Gerra Zibilean eta Frankismoan eraildako pertsonen oroimena berreskuratzen lan egin duten biktimak, lekukoak eta espezialistak dira Vidas enterradas kontakizunaren protagonistak. L’Om Imprebís, Teatro del Temple, Micomicón Teatro eta Teatro Corsario konpainiek sortu dute ikuskizuna. Bakarrizketen bidez eta giro intimo batean, narrazioak kontatzen dira. A vivir que son dos dias SER irratiko irrati seriean oinarrituta dago. Rey de España Kazetaritza Nazioarteko saria irabazi zuen 2018an. 

Igandean, lurralde miresgarrira bidaia
Iru teatro konpainiaren Alicia en el pais de las maravillas ikuskizuna izanen da igandean, 17:00etan, Iortia kultur gunean. Ipuinari buelta bat eman dio Iru-k, eta aktoreak txotxongiloekin uztaritzen dira.