Pasabideen gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik

Guaixe 2020ko aza. 11a, 11:37
Autoak aparkatuta Isidoro Melero kalean.

Abenduaren 5ean bukatuko da borondatez ordaintzeko epea.

Altsasuko Udalak jakinarazi du bajeretarako eta garajeetarako pasabideak izateagatik ordaindu beharrekoa pagatzeko garaia iritsi dela. Horretarako borondatezko epea abenduaren 5era arte dago. Bestalde, udalak jakinarazi du ordainagiriak helbideratuta dituzten altsasuarrei ostiralean kargatu zaiela kontu korrontean. Ordainketa helbideratu gabe dutenek, berriz, ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain ditzakete, ordainagiria aurkeztuta.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Altsasuko Udalak Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko ditu, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko. Ordainketa 2020ko abenduaren 31ra arte atzeratzeko baimena eskatu daiteke, aldez aurretik alkatetzari eskaera arrazoitua eginda, bermerik eman gabe eta berandutze interesik sortu gabe, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baditu geroratzea onartzearekin batera, eta egoera horrek indarrean dirauen bitartean iraun beharko du.