Nafarroako Osasun Plataformak deituta, herrialdeko makina bat osasun etxeren parean kontzentrazioak egin ziren lastaileko asteazkenetan. Plataformak aldarrikapenak, atzera ere, kalera ateratzea erabaki du eta asteazkenetarako,11:00etan, jarri du hitzordua. Deitzaileen iritziz, “gizarte mobilizazioak eta osasun arloko langileenak bakarrik defendatu eta hobetu ahal izanen dute osasun-sistema publikoa, bidezkoa, unibertsala, prebentiboa eta lehen mailako arretan oinarritua, Nafarroako gizarteak halako osasun sistema behar baitu pandemia honi eta etorkizunekoei aurre egiteko”.