Mariano Aierra zenaren alaba Teresa hil da

Guaixe 2020ko aza. 13a, 09:57
Teresa Aierra, Rafa Blancorekin eta Iosu Imazekin, Altsasun egindako ekitaldian.

Aitaren obraren sustatzailea, 2019an Altsasun izan zen bisitan, aitaren liburuaren berrargitalpenaren harira

Gerrate zibilean Altsasuko apaiz izan zen Marino Aierraren alaba, Teresa Aierra Ballesteros, atzo zendu zen Ferrolen, 69 urte zituela, ebakuntza baten ondoren sortutako konplikazioengatik. Marino Aierra aitaren lanaren sustatzailea izan zen Teresa Ayerra. 

Esan bezala, Marino Aierra Altsasuko apaiza izan zen Gerrate Zibilean. Han bizitakoak No me avergoncé del Evangelio liburuan publikatu zituen, Nafarroako 1936ko errepresioa jasotzen duen lehen mailako lekukoa. Ayerrak apaiz izateari utzi zion, Argentinara joan zen exiliatu 1940an eta han bizi izan zen, zendu arte. Bere alaba Teresak aitaren baloreak bere egin zituen eta aitaren lanaren sustatzailea izan zen. 2019an Altsasun izan zen, aitaren liburuaren berrargitalpenaren harira egindako bisitan.