Josefina Arregin hauskortasun-sindromeari buruzko programa sortu dute

Guaixe 2020ko aza. 25a, 12:20
Programaren aurkezpenan klinikako kudeatzailea eta Nafarroako Kutxa eta La Caixa fundazioetako ordezkariak izan ziren.

Iruñeko egoitzan hasiko dira hura probatzen eta ondorengo ebaluazioaren ekarriko du klinikaren funtzionamenduan integratzea. Plataforma digital baten bidez testen zati handi bat etxetik egiteko aukera ematen du.

Josefina Arregi klinikak hauskortasun-sindromea goiz detektatzeko eta horretan esku hartzeko programa pilotua martxan jarri du. Haren bidez hauskortasun-sindromearen gaineko detekzio goiztiarra eta esku-hartzea landuko ditu ikuspegi multidimentsionaletik. Helburua da adineko helduek bizi-kalitatea hobetzea eta beren etxeetan ahalik eta denbora gehien egotea. Programaren hainbat plataforma digital batean daude. Adinduek etxean egin ditzakete proba horiek eta gero kontsultan medikuek balorazioa osatuko dute. 

Klinikaren Iruñerriko egoitzan hasiko dira zerbitzua eskaintzen. Han programa garatzeko propio ekipatutako gune bat prestatu dute. Edozein adineko pertsoneni zuzenduta dago programa, dementzia izan edo ez.