Altsasuko Udalak, enkante bidez, lau baso aprobetxamendu saldu ditu berriki. Lehen bi loteak Maderas Larreta SM-ak erosi ditu 20.131 eta 20.213 eurotan. Biak Altzania aldean daude eta haritz amerikarrez osatutako loteak dira. Hirugarren lotea Torretxiki, Murgil eta Martinsagasti dermioetan dago eta haritz amerikarrez osatuta dago. Hura 41.680 eurotan eskuratu du Barbiur SM enpresak. Azkenik, Zubillaga Saralegi SM enpresak eskuratu du laugarren lotea 120.000 eurotan. Haritz amerikarra aterako du Basoitxi, Otaneta eta Txanponazpitik.