Pentsiodunak lehen arretako osasun sistemaren defentsan

Guaixe 2020ko abe. 1a, 10:09

Pentsio duinen aldeko mugimenduak udaletxearen eta osasun etxearen arteko ibilbidea egin zuen atzo eguerdian. Bidean pentsio duinen aldeko eta kalitatezko lehen arretako osasun sistemaren aldeko aldarrikapenak egin zituzten bidean.

Lehen arretako primerako osasun sistema izateko agintariei lehentasun politikak aldatu eta inbertsioak Osasunbideako arlo horretara bideratzeko eskatu zieten, esaterako, Abiadura Handiko Trenaren kontrako inbertsioak. Bestalde, asteazkenetan, 11:00etan, osasun etxeen parean haien defentsan egiten diren bilkuretan parte hartzera deitu dute.