Saskibaloia

CBASK-Jatorman sailkapeneko 4. postura igo da

Guaixe 2020ko abe. 2a, 11:40
Argazkia: CBASK.

Gizonezkoen Autonomien Arteko 2. mailako 7. jardunaldian Altsasuko saskibaloi taldeak 58 eta 62 irabazi zion Arangureni 

Nafarroako eta Errioxako taldeak lehiatzen diren Gizonezkoen Autonomien Arteko Saskibaloiko 2. mailako 2020/2021 denboraldia abian da. Hain zuzen ere, Nafarroan jokoan dagoen liga bakarra da hau, profesional mailakoak kontuan hartu gabe. Asteburuan 7. jardunaldia jokatu zen eta Altsasuko CBASK-Jatorman taldeak Aranguren Mutilbasket taldea izan zuen aurkari Iruñean. Partida oso borrokatua izan zen, eta Altsasuko taldea atzetik joan zen partida ia guztian barna, baina azkeneko minutuan markagailuari buelta eman eta 58 eta 62 gailentzea lortu zuen talde altsasuarrak. 

Avia Zizur Ardoi da liderra (9 puntu) eta CBASK-Jatorman 4. postuan dago, 2 partida gutxiago jokatuta, 6 punturekin. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, zubi forala dela eta. Abenduaren 13an, igandearekin, CBASK-Jatormanek Aranguren Mutilbasket hartuko du, goizeko 11:30ean, Zelandin. Bueltako partida izanen da, eta ea etxean jokatzeak ematen duen indarrarekin, puntuak etxean geratzen diren.