Altsasuko isunen taldea: "Buroerrepresioa herria isilarazteko eta desmobilizatzeko estatuaren beste arma bat besterik ez da"

Guaixe 2020ko abe. 11a, 19:39

Altsasuko isunen taldeak jakinarazi duenez, 23 altsasuarrek 34 isun jaso dituzte eta ia 16.000 euro pagatu behar izan dituzte. Maiatza eta garagarrilean euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzeko edo Patxi Ruiz preso politikoaren egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko mobilizazioengatik jarri ditu isun horiek Guardia Civilak.