Musikari txikien kontzertu handia

Guaixe 2020ko abe. 17a, 09:24
Altsasuko Musika eta Dantza eskola.

Altsasuko Musika eta Dantza eskolako ikasleek emanaldia eginen dute bihar, ostirala, 17:00etan, Iortia kultur gunean

Oporretara joan aurretik eta urte amaiera ospatzeko musika eta dantza eskolako ikasleek kontzertua "izugarria" eginen dute bihar, ostirala, 17:00etan, Iortia kultur gunean. Emanaldian ikasturtean ikasitakoa oholtzaren gainean erakutsiko dute, eta gabonei hasiera emanen diote. Izan ere, musika eta dantza ikasketen barruan kontzertuak eskaintzea trebakuntzaren alde garrantzitsu bat. Hortaz, Altsasuko Musika eta Dantza eskolako musikari gazteek hainbat emanaldi egiten dituzte urtean zehar, haien artean bihar Iortia kultur gunean eskainiko dutena. Osasun krisialdiagatik aretoaren edukiera mugatua da; aurretik gonbidapena hartu behar da.