Mendia

Alex Txikon berriro ere Altsasun izanen da gaur

Guaixe 2020ko abe. 22a, 12:00

Mendi Biluzia filma, euskaraz (17:00) eta La Montaña dormida filma, gazteleraz (19:00etan) eskainiko dira gaur Iortia Kulur Gunean, mendizalea bertan dela

Azaroaren 25ean Altsasuko Iortia Kultur Gunean egon zen Alex Txikon mendizalea bere azken lana aurkezten: La montaña desnuda, 2016ko neguan Nanga Parbatera egindako espedizioa, neguko lehendabizikoa, kontatzen duen filma. 2016Ko otsailean Alex Txikon Nanga Parbateko tontorrera iritsi zen, neguan, historian lehen aldiz. COVID-19ak eragindako konfinamenduan balentria hori filmean bilakatu zen eta eta azaroan Iortia Kultur Gunea txiki geratu zen aipatu filma ikusteko. Arrakasta ikusita, emanaldia errepikatzea erabaki zen, jendea gogoz geratu zelako. 

Gaur, abenduak 22, asteartea, Alex Txikon Altsasun izanen da berriz. Arratsaldeko 17:00etan Mendi Biluzia filma ikusteko aukera izanen da Iortian, euskaraz, eta 19:00etan La montaña dormida filma eskainiko da, gazteleraz. Txikon Altsasun izanen da, berak aurkeztuko du proiekzioa eta ikusleek izan ditzaketen galderak erantzungo ditu. Halaber, proiektu honi lotuta idatzi duen La montaña dormida liburua eta posterrak sinatzen egongo da. 

Filmak Txikonek berak jasotako eta orain arte ikusi gabeko irudiak ditu, eta baita Red Bull Media Housek proiektuari emandako aireko eszena ikusgarriak ere. 70 minutu baino pixka bat gehiagoan, ikus-entzuleek neguko espedizio baten funtsean eta gogortasunean murgiltzeko eta tontorrera heltzearen, baina, batez ere, oinarrizko kanpalekura itzultzearen, garrantzia ulertzeko aukera izango dute. Izan ere, mendizale bizkaitarrak esaten duen moduan, “gailurra, ekipoko gainerako kideekin oinarrizko kanpalekura itzultzen zarenean lortzen duzu”.