Saskibaloia

Leire Lazkoz Romerok Kirolaren Balioak Positiboan saria jaso du

Altsasuko CBASK taldeko saskibaloi jokalariak abenduaren 18an jaso zuen aitortza, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari Miguel Pozuetaren eskuetatik

Nafarroako Kirol Institutuak Kirolaren Balioak Positiboan Sariak banatzen ditu, kirol lehiaketa eta txapelketetan dauden kiroltasun jarreraksaritzen dituztenak. Horietako sari bat Altsasura etorri da. Hain zuzen ere, abenduaren 18an CBASK taldeko Leire Lazkoz Romerok jaso zuen Kirolaren Balioak Positiboan Saria, Nafarroa Arenan dagoen Nafarroako Kirolaren Etxean egindako ekitaldian. 

Sariarekin Leireri aurre infantil mailako saskibaloi partida batean izan zuen kiroltasuna aitortu nahi izan zaio, bere jarrera joko garbiaren erakusle izan baitzen. Partida gelditu eta arerio bati egindako faltaren berri eman zuen Leirek, arbitroak konturatu ez baziren ere. Falta horri esker, arerioak CBASK Leireren taldearen aurretik jarri ziren. Joko garbiak badu saria. 

Leirek abenduaren 18an jaso zuen joko garbiari aitortza egiten dion saria, bere gurasoekin, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari Miguel Pozuetaren eskuetatik.