Pilota

Sonia Alonso, Nafarroako txapelduna

Guaixe 2020ko abe. 29a, 11:06

Pilotajaukuko Sonia Alonso, Nafarroako txapela janzten. Argazkia: Pilotajauku.

Kluben Arteko Nafarroako Emakumezkoen Banakako Esku Pilotako 2. mailako finalean, Pilotajaukuko pilotariak 18 eta 9 irabazi zion Garazi Lasari (Oberena)

Asteburuan Nafarroako Kluben Arteko Emakumezkoen Banakako finalak jokatu ziren Labriten. 1. mailako finala oso estua izan zen eta, azkenean, Salsamendik (Huarte) 18 eta 17 irabazi zion Agirreri (Aurrera) tanto bakarreko aldearekin. 

Emakumezkoen Banakako 2. mailako finalean Altsasuko Pilotajaukuko Sonia Alonsok Oberenako Garazi Lasa izan zuen aurkari. Final ederrean Alonso Lasa baino gehiago izan zen; altsasuarra izan zen nagusi eta 18 eta 9 irabazi zion Lasari. Pilotajauku klubeko emakumezkoen lehen txapela ekarri du Alonsok. Ez dadila azkena izan!