Errege egunean, ohi bezala, kintoen erregeak aukeratu ziren udaletxean. Jose Angel Agirrebengoa Imaz alkatea kartak banatzen hasi zen 45 kintoen artean. Errege bat erakutsi zuen lehena Jesus San Roman Carrera izan zen, beraz, kintoen errege eta haien diruaren arduradun izendatu zuten. Bigarren erregea Xabier Uhalde Imazen eskuan agertu eta bigarren errege ardura eskuratu zuen horrela. Azken hori otsailaren 5eko eskean opilen ardura izanen zuen. 2.152.756 pezeta (12.938,32 euro) jaso zituzten.