Urtero bezala, Sakanako artistak biltzen dituen Artebide elkarteak Arte Azoka antolatu zuen urrian. Bederatzigarren edizioa izan zen. Bertan, Carlos Rivera Lauria artistaren eskultura multzo bat ikusgai egon zen; haren artelanetan nagusi diren txoriak, hain zuzen. Artistak Italiako Tricase gazteluan Arte Azoka erakusketa bat moduko bat egitea proposatu zien, eta elkarteak lanaren zozketa egin du erakusketa ibiltaria egin ahal izateko. Aurreko asteartean zozketa egin zuten eta 189. zenbakidunak irabazi zuen Riveraren eskultura. Jose Antonio Agirrerendako izan zen.
2015. urtean Artebide elkarteko artisten lanak Tangerren egon ziren, eta "egoera hau pasatzen" denean Italiara joanen dira. "Datorren urteko udan joatea zen ideia, baina dugun egoerarekin atzeratu beharko dugu". Tricasen gaztelu bat dago, Iruñeko Ziudadelaren antzekoa, eta bertan erakusketa bat osatuko lukete. Horretarako, artistek haien lanak moldatu beharko lituzkete, "hegazkinean eraman beharko ditugulako".