Duela 25 urte...

Gozogintza eskolako lehen ikastaroa

Guaixe 2021ko ots. 1a, 11:04

Bonboiak eta "pazkoko monak" egiteko ikastaroa egin zuten hiru egunez 

Vianako Printzea Gozogintza Eskola Altsasuko Udalaren eta Saiolan enpresaren ekimenez sortu zen. Ostalaritzako eta gozogintzako profesionalei zuzenduta, haien lan jarduera hobetzea zen helburua. Aurreikusi zutenez gai jakinen eta iraupen laburreko ikastaroak hartuko zituen eskolak eta etorkizunean ikasle ez profesionalei zabaltzeko aukera aurreikusi zuten. Eskolaren mustutzea otsailaren 12an egin zuten. 

http://guaixe.tokimedia.eus/imagecache/original/2020_52/5298/argazki/41710_1608557347.jpg

http://guaixe.tokimedia.eus/imagecache/original/2020_52/5298/argazki/41711_1608557347.jpg