Gazteei sexualitateari buruzko informazioa eman nahi zien, “lotsarik gabe, taburik gabe”. Bi orrialdeko buletina zen, eta gazteek egina: Dudu, Parapa eta Erkuden. Ideia Cofes-Izargin sortu zen eta Altsasuko Gazte Batzordeari proposamena egin zioten, eta gazteek onartu. Ahalik eta gazte gehienengana iristeko helburua jarri zioten beraien buruari eta pixkanaka gazteak buletinean parte hartzen hasi ziren.