Oscar Terol aktorearen azken lana Iortian

Guaixe 2021ko urt. 13a, 09:46
Oscar Terol aktorea. UTZITAKOA

Umoristak '¡Por comentarlo!' bakarrizketa aurkeztuko du larunbatean Altsasuko kultur gunean. Bi emanaldi izanen dira: 17:30ean eta 19:30ean. Sarrera gutxi gelditzen dira. 

Oscar Terolek ¡Por comentarlo! bakarrizketa ikuskizuna eginen du larunbatean, hilaren 16an, 17:30ean eta 19:30ean, Iortia kultur gunean. Bigarren saioko sarrerak agortu dira, baina oraindik lehenengo saiorako sarrera batzuk gelditzen dira. Sarreren prezioa 10 eurokoa da. Bakarrizketan Terolek gaur egungo egoeraren eta normaltasun berria deitutakoaren errepaso umoretsua egiten du.