Udaltzaina harrapatzen saiatzeagatik atxilotuta

Guaixe 2021ko urt. 15a, 12:30
Udaltzainen ibilgailua udaletxe parean aparkatuta. Artxiboa.

Foruzaingoak gizonezkoa Iruñean atxilotu du.

Gizonezko bat Altsasuko udaltzain bat autoarekin harrapatzen saiatu zen eta gero ihesi egin zuen. Aste honetan gertatu da. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gertaera horregatik gizonezko bat atxilotu dute Iruñean. Atxilotutakoari hiru delitu egotzi dizkiote: agintearen agentearen kontrako atentatua, lesioak eta ausarkeriaz gidatzea.