Saskibaloia

Lointek Gernikak Eurokopan aurrera egin du

Guaixe 2021ko urt. 25a, 13:20

Naiara Diezen taldeak Errumaniako Sepsi taldea izango du aurkari txapelketako final zortzirenetan, martxoan

Naiara Diez kapitain altsasuarraren Gernika Lointek taldeak Emakumezkoen Saskibaloi Eurokopan aurrera egitea lortu du. Ostiralean, taldekako hasierako faseko 3. eta azken partida jokatu zuen Lointek Gernikak Teneriferen kontra. Partida oso borrokatuan, tanto bakar baten aldearekin galdu zuen Gernika Lointekek, 60 eta 61, baina La Roche Vendee eta Carolo Basket taldeen kontra aurreko bi partidak irabazi zituenez, ,eta Teneriferen kontra 13 tantoren aldea baino gutxiagorengatik galdu zuenez, Eurokopan aurrera egin dute Naiara Diezek eta bere taldekideek, F multzoko 2. postuan.

Lointek Gernikaren hurrengo arerioa, Eurokopako final zortzirenetan, Errumaniako Sepsi taldea izango da, martxoko 3. astean, partida bakarrera.