Federico Garcia Lorca poeta eta bere lana ezagunak dira, eta hamaika dira berari buruz egin diren lanak. Hala ere, oraindik gelditzen dira bere bizitzaren inguruko datuak argitaratu gabe. Bihar, hilaren 26, asteartea, 18:00etan, Federico Garcia Lorcaren Bizitza laburra hiltzaldia eta emanaldia eginen dute Iortia kultur gunean. Etzi, hilaren 27, asteazkena, 18:00etan, Joseba Eceolaza idazleak poetaren inguruan idatzi duen Tras la pista de Federico Garcia Lorca liburua aurkeztuko du Altsasuko kultur gunean. Lorca Nafarroan egon zeneko pasarteak jaso ditu Eceolazak.