Erika Elizari Salvadorrek ikusentzunezkoak ikasi zituen eta arlo horretan lan egiten du. Zendabalitz liburua argitaratu du ere. Eleberri poliedrikoa da, komedia eta drama uztartzen duena. Zazpi protagonistak Parisetik Bilbora hegazkinean bueltan datoz eta kapitulu bakoitza pertsonaietako batean kokatu du idazleak. Baina, aldi berean, ez dira zazpi istorio isolatu. Guztiak nahastu egiten dira eta modu kronologikoan hegaldiaren berri ematen dute. Elizarik Igartza sariari esker idatzi du eleberria.
Datorren asteazkenean, otsailaren 3an, 9:45ean, Erika Elizari Salvador idazlea Iortia kultur gunean Zendabalitz liburuaren inguruko solasaldia eginen du. Egoera dela eta, gonbidapen kopuru mugatua da. Kultur gunearen txarteldegian edo webgunean eskuratu daitezke.