Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik

Guaixe 2021ko ots. 4a, 11:02
Altsasu, Bargagainetik.

2021eko otsailaren 28an despedituko da. Helbideratuta dutenei kontu korrontean kargua astelehenean egin zitzaien.

Altsasuko Udalak, diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, jakinarazi du otsasilaren 28an despedituko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2020ko epe gehigarriari dagokionez. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Helbideratutako ordainagiriak astelehenean kargatu dira kontuetan. Borondatez ordaintzeko epe hori pasata, aplikatuko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.