Geroa Baiko zinegotzi batek karguari uko egin dio

Guaixe 2021ko urt. 29a, 12:09
Altsasuko Geroa Baiko Pedro Jimenez, Javier Ollo eta Julen Diaz. Artxiboa

Arrazoi pertsonalak argudiatuta udal ardurak uzteko eskaera ostiralean egin zuen Julen Diaz Oiarbidek eta biharko bilkuran gauzatuko da.

 

Altsasuko Udalak atzoko bilkurako gai zerrendan zegoen gaietako bat zen Julen Diaz Oiarbideren karguari uko egiteko jakinarazpena. Geroa Baiko zinegotziak arrazoi pertsonalak argudiatu ditu udala uzteko. Koalizioaren zerrendan 3. postuan aurkeztu zen. Bigarren legegintzaldia zuen udalean, 2016ko apirilean Unai Hualderen lekukoa hartu baitzuen. Legegintzaldi honetan bigarren alkateorde eta Ekonomia Garapen eta Enplegu batzordeko burua zen, baita Altsasuko ordezkaria Sakanako Mankomunitatearen batzarrean ere. 

Geroa Baik Altsasuko Udaleko 13 zinegotzietatik 10 ditu eta gehiengo osoarekin gobernatzen ari da. Zinegotzi baten faltak ez du, beraz, udaleko koalizioen arteko indar orekan eraginik izanen. Geroa Baik hauteskunde zerrendan hiru hautagai gehiago eta beste horrenbeste ordezko ditu. Koalizioak haiei galdetuko die Diazen tokia hartu nahi ote duten. Beraiek uko eginen baliote, Geroa Baik edozein herritar izendatzeko aukera luke.