Sare sozial batean Ainhoaren Txokoa deitutako kontua sortu du, berak egindako metodologia aktiboetan oinarritutako ikas materiala elkarbanatzeko.
1. Zer da ainh.oaren_txokoa?
Instagramen sortutako profil bat da, eta horren helburua da nik egindako materialak edo euskaratutako materiala beste irakasleekin, familiekin edo nahi duenarekin partekatzea.
2. Nolako materiala sortzen duzu?
Nik behar dudanaren arabera sortzen dut. Nire egunerokotasunean sortzen diren gauzak edo hezkuntzarekin lotutako beste profiletan agertzen diren argitalpenak ikusita, euskaratzen ditut nire gelan erabiltzeko. Material manipulagarriarekin autoestimua igotzen dela, blokeoak ekiditen direla, jolasten dela eta nire ikasleek gehiago ikas dezaketela sinisten dut. Horregatik, sortzen dudan materiala jolasteko, manipulatzeko eta helburuak lortzeko balio du. Azken urtetan, LH 1go eta 2. mailatan egon naiz, baina nire materialak Haur Hezkuntzan eta 3. edo 4. mailatarako baliogarriak dira.
3. Zure materiala sortzeko beharra ikusi zenuen?
Orain arte horrela egin dut. Lanean hasi nintzenetik sortu dut nire materiala eta ikusi nuen jende askok egiten zuela. Jende hori guztia ari ginen materiala sortzen, baina ez genuen partekatzen. Nik sortutakoa beste batek sortu ahal du, dena asmatuta dago eta, beraz, pentsatu nuen partekatzen badut beste bati lana kentzen diodala; nire materiala hobetu dezake eta feedback-a sor daiteke ere.
4. Nondik hartzen dituzu ideiak?
Profil interesgarri asko daude. Mundu honetan aspaldi sartu zen jendea badago. Material hori gehien bat gaztelaniaz edo ingelesez egina dago. Profil horietatik ideiak hartuta edo materiala, bera, hartutako ere. Askok doan elkarbanatzen dute. Euskaraz falta zela sumatu nuen eta hortik abiatuta euskaratu nituen, horrela hemen ere erabil daiteke. Adibidez, Objetivo 2022 kontuan ulermen testuak jartzen ditu eta nik euskaratzen ditut; Maestra_saritea Madrileko irakasle bat batez ere hizkuntzarekin zailtasunak dituzte ikasleentzako materialak sortzen dituena, eta Euskal Herrian ere irakasle influencerrak daude. Oso profil interesgarriak daude.
5. Eta nolakoa da material hori?
Ezagutzen dugun materiala da. Dobble karta jolasa izan daiteke, Kaboom! da beste jolas oso interesgarri bat, profilean azalpen txiki bat ikusi daitekeela…. Ikasten ari garen hiztegia barneratzeko erabiltzen dut. Arreta jolasak dira eta matematika gaitasunarekin ere lotuta daude, zenbakuntza, geometria eta abar. Horrek ez du esan nahi gero fitxak eta abar egiten ez dituztenik. Dena ez da jolasa. Baino asko laguntzen du.
6. Pedagogia mugimendu berri bat zaretela esan daiteke?
Ez dut uste mugimendu har daiteenik. Baina metodologia aktiboetan parte bat gara.
7. Nola hasi zinen?
Betiko irakaskuntza edo tradizionalarekin ikasi eta gero eta behin hezkuntza mundu honetan sartuta nengoela hutsuneak zeudela ikusi nuen. Liburu batekin edo fitxa batekin gauza asko ez zirela lortzen ikusi nuen, batez ere zailtasunak dituzte ikasleekin eta beste ikaskuntza mota bat edo erritmo bat dituzten ikasleekin. Orduan, trebatzen hasi nintzen. Montersori ikastaro bat egin nuen, material manipulagarri asko erabiltzen dela… Edizio lanetarako ere ikastaro bat egin dut, materialak programa batekin eginak daudelako. Formakuntza berezia hartu nuen. Hasieran egindakoak gaur egunekoekin alderatuta, alde handia dago. Canva deitutako programa bat erabiltzen dut. Online erabili daiteke.
8. Zenbat denbora eskaintzen diozu?
Atzean lan asko dago. Egunaren araberakoa da. Lan honek sormenarekin lotura handia dauka, eta sormena ez dator egunero. Zerbait bururatzen zaidanean edo nire gelan zerbait suertatzen denean, apuntatzen saiatzen naiz. Koaderno batean ditut behar ditudan gauza batzuk idatzita, gero sortu ahal izateko. Egia da sormen handiko pertsona bat naizela, eta ez zait gehiegi kostatzen. Baina Instagramen profil pila bat daude eta askotan oso baliagarriak dira. Ez da dena sortu behar.
9. Zein izango da hurrengo materiala?
Kaboom! jolasak arrakasta handia du ikasleen artean, baita nire profilean ere. Gabonetarako egin nuen Gabonetako hiztegiarekin, eta orain ekintzekin, aditzen, beste bat prestatzen ari naiz. Hori izango da hurrengo jolasa. Eskakizun handia daukate ulermen testuek. Objetivo 2022 kontuak gaztelaniaz sortzen ditu eta nik euskaratzen ditut. Oso arrakastatsua izaten ari da. Hasi naiz; ez dakit noiz bukatuko duda, baina hurrengoak horiek dira.
10. Perspektibarik?
Egia esan, bat-batean bururatutako ideia bat izan zen Ainhoaren Txokoa, eta elkarbanatzeko helburuarekin sortu nuen. Ez nekien besteentzako interesgarria izango zen edo ez nire materiala. Baian nik espero nituen baina jarraitzaile gehiago ditut, eta oso pozik nago. Azaroaren bukaeran sortutako profil bat da. Nire helburua ez da jarratzaileak lortzea, materiala jende gehienak izatea baizik.
11. Irakasleak ez ezik, beste publiko batendako ere baliagarria da, ezta?
Bai. Hezkuntza mundutik kanpo askok eskatzen didate eta eskertzen didate. Nire seme-alabekin erabiliko dut edo akademia batetik erabiltzeko idazten dizutenean oso polita da. Aurreko egunean ludoteka batetik idatzi zidaten, eta erabilera desberdinak ikusteak pozten zaitu. Asko gustatuko litzaidake beste norbaitek erabiliko balu, eta beste erabilera bat emango badio, nirekin partekatzea.