Atletismoa

Altsasuko XXIV. Krosean izena ematea zabalik

Guaixe 2021ko ots. 1a, 12:10

Otsailaren 14an jokatuko da eta www.dantzalekusakana.com web gunean eman daiteke izena

Otsailaren 14an XXXIV. Altsasuko Krosa jokatuko da Dantzalekun, Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak antolatuta. Bi lasterketa izanen dira: federatuen mailakoa, aldi berean Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa izango dena (13:10ean, emakumezkoak 8,4 km eta gizonezkoak 8,9 km) eta kros irekia edo opena, korrikalari herrikoiendako (12:10ean), 5,5 km-ko distantziakoa. 

Federatuek Nafarroako Atletismo Federazioan eman beharko dute izena. Dantzaleku Sakana Atletismo Klubetik adierazi dutenez, proba herrikoian eta kategoria txikikoen proban izena emateko epea zabalik dago www.dantzalekusakana.com web gunean. Pandemia dela eta, proba herrikoian 115 korrikalari onartuko dira gehienez, eta, hortaz, izena ematea lehenbailehen egitea eskatu du klubak. Aipatzekoa da izena ematea dohainik dela. 

Goizean goiz NKJk
Bi proba nagusiez gain, Dantzalekuk Nafar Kirol Jolasen mailako kros jardunaldia ere hartuko du otsailaren 14an, kategoria txikikoek eta atletismo eskolako gazteek ere krosean parte hartzeko aukera izan dezaten. Kasu honetan, goizeko 9:30etik aurrera hasiko dira lasterketak eta Nafarroako Kros Luzeko Txapelketa izango da, kategoria guztietan.