Otañoren bizitza pantaila handira eramateko auzolana

Guaixe 2021ko ots. 5a, 11:42
Patxi Bisquert 'Oreina' filmean. UTZITAKOA

Patxi Bisquert zinemagileak 'Ombuaren itzala' proiektua jarri du martxan, eta otsailaren 8an, astelehenean, 18:30ean, Iortia kultur gunean aurkeztuko du. 

Pedro Mari Otaño Barriola bertsolari zizurkildarraren bizitza kontatu nahi du Patxi Bisquertek Ombuaren itzala filmean. Proiektua auzolanean eginen du eta astelehenean, otsailaren 8an, 18:30etan, egitasmoa Iortia kultur gunean aurkeztuko du. Besteak beste, parte hartzeko bi modu daudela azalduko du Errotzen bizi den aktoreak: mezenazgoa eta aurretik sarrerak erostea. Hortaz, 30.000 sarrera salgai jarri ditu. 

Otsailaren 12an, ostiralean, 19:00etan, Hiriberri Arakilgo kontzejuan eginen du proiektuaren aurkezpena. 

 

Gaur, Guaixe Astekarian, Patxi Bisquerti egindako 11 galdera.