Trokolo teatro konpainiaren lan berria Altsasun

Guaixe 2021ko ots. 5a, 09:20

Igandean, otsailaren 7an, 19:00etan, Zurginaren ipuina haurrendako ikuskizuna izanen da Iortia kultur gunean. 

"Bazen behin zurgin delikatu eta fin bat Firmin izena zuena", horrela hasten da Zurgiaren ipuina eta Trokolo teatro konpainiak ikuskizun batean bere istorioa kontatzen du: kanta egiteko gai ziren automatak eta jostailuak egiten zituen, eta egunb atean eskaera berezi bat jaso zuen Von Bombus Baroiaren eskutik. Igandean, otsailak 7, 17:00etan, Firmin, Baroia eta beste guztiak Iortia kultur gunean izanen dira. Ikuskizuna 3 eta 10 urte bitarteko haurrendako gomendatuta dago, sarrerek 3,5 euroko prezioa dute.