Inauterietako arrastakinak

Guaixe 2021ko ots. 10a, 12:45

Altsasuko Udalak herriko inauteriak bertan behera utzi dituen arren, Altsasuko ikastetxeetako guraso elkarteek eta inauterietako batzordeak erakusketa egin dute Iortia kultur gunean. Ikasleek egindako lanak eta batzordearen dokumentala ikus daitezke. 

Erakusketa atzo zabaldu zuten eta otsailaren 21era arte egonen da zabalik. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatetan ikuskizuna hasi aurretik eta igandetan 16:00etatik 20:30era Iortia kultur gunean.